Uztarria Komunikazio Taldeak Azpeitiko kontuak eta komeriak ipuin bildumaren bi ale zozkatu ditu bazkideen artean. Zein animalia agertzen da liburuxken orrialde guztietan?
galderaren erantzuna igela da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta Nagore Arregi eta Joxean Urbieta izan dira liburu bildumen irabazleak.
Sarituak izan diren bi irabazleek Uztarriak Perez Arregi Plazan duen egoitzatik pasa beharko dute Azpeitiko kontuak eta komeriak
ipuin bilduma jasotzera.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.