Eskolarteko saskibaloi txapelketa jokoan dute

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 21a, 11:05

Iraurgiko eta Karmelo Etxegaraiko alebin taldeek Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte

Bihar jokatuko dituzte, Tolosako Usabal Kiroldegian

Herriko bi talde Gipuzkoako Eskolarteko Saskibaloi Txapelketako finalerako sailkatu dira. Iraurgi Ikastetxeko alebin mailako mutilek eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko alebin mailako neskek egin dute balentria.

Aipatu bi taldeek aurreko bi asteburuetan jokatu dituzte finalaurdenak eta finalerdiak eta, kanporaketetan gailendu ondoren, finala jokatzeko hitzordua dute bihar. Tolosako Usabal Kiroldegian jokatuko dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalak, 10:00etan hasita.

Karmelo Etxegaraiko neskek Donostiako Mary Ward ikastetxeko taldearen kontra jokatuko dute finala. Iraurgiko mutilek, berriz, Donostiako Mundaiz Ikastetxeko taldea izango dute aurrez aurre finalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide