Herriartekoaren finalaurdenetako itzuliko partidak jokatuko ditu Ilunpek, gaur

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 21a, 11:05

Bergaran izango da neurketa, 19:30ean hasita, eta joanekoan lortutako abantailari eusten saiatuko dira

Irabaziz gero, finalerdietara iritsiko da Azpeitiko taldea

Ilunpe Pilota Elkarteak gaur jokatuk du Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalaurdenetako itzuliko partida, Bergarako taldearen kontra. Etxetik kanpo jokatu dute Azpeitiko jokalariek eta aurreko astean lortutako abantailari eusten saiatuko dira. Izan ere, joaneko neurketan 2-1 irabazi zuen Azpeitiak.

19:30ean hasiko dira partidak eta gaur irabaztea lortuz gero, finalerdietara iritsiko da Azpeitiko taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide