Macacok kontzertua eskainiko du uztailaren 10ean Azpeitian

Uztarria.eus 2010ko mai. 21a, 12:05

Lagun Onak Futbol Klubak antolatu du kontzertua, eta Garmendipeko zelaian izango da

Sarrerak interneten eta Garmendipen bertan erosi ahal izango dira

Lagun Onak Futbol Klubak antolatuta, Macacok kontzertua emango du uztailaren 10ean Azpeitian, atzo lapikue.net Azpeitiko kultur webak aurreratu zuenez. Garmendipeko futbol zelaian izango da kontzertua, eta dirua biltzeko asmoarekin antolatu dute: "Egun bizi dugun krisiarekin ezin dugu instituzioetan dirua eskatu, beraz, dirua ateratzeko balioko digu", azaldu du Joxe Mari LarraƱaga Lagun Onakeko presidenteak.

Dirua biltzeko ekimena izateaz gain, Lagun Onakek urteetan egin duen lana "goraipatzeko festa" izango da LarraƱagaren ustez.

Datorren asteetan jarriko dituzte sarrerak salgai interneten (Tick Tack Ticket webgunean) zein Garmendipen bertan, eta 20 euroren truke eskuratu ahal izango dira.

Macaco Bartzelonako (Herrialde Katalanak) musikaria da eta 1997. hasi zuen bere musika ibilbidea. Mestizajearen erreferentea da, runba oinarri hartu eta munduko hainbat musika estilo nahasten duelako bere lanetan.

Diskografia

Jambito Loco (Maqueta, 1996)

El Mono en el Ojo del Tigre (Edel, 1998)

Rumbo Submarino (Edel, 2002)

Entre Raices y Antenas (Mundo Zurdo - EMI, 2004)

Ingravitto (Mundo Zurdo - EMI, 2006)

Puerto Presente (Mundo Zurdo - EMI, 2009)

Bere abestiak entzuteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide