Lan Mobel Iraurgi, Zilarrezko LEBera igotzeko pauso batera

Uztarria.eus 2010ko mai. 22a, 22:05

Ferroli 11 puntugatik irabazi dio eta kanporaketa gainditu du

Gandia izango du azken kanporaketan aurkari; joaneko partida larunbatean, Azpeitian

Espainiako Zilarrezko LEB Mailara igotzeko beste pauso bat eman du gaur Lan Mobel Iraurgik, Ferrol gaindituta, eta orain kanporaketa bat baino ez zaio falta mailaz igotzeko.

Final-zortzirenetako joanekoan 72-67 galdu zuen Ferrolen (Galizia), baina gaur 11 puntugatik irabazi du Azpeitian: 53-42 (atsedenean 29-30 zihoazen). Aurreko kanporaketan Alhaurin de la Torre (Malaga, Espainia) kaleratu zuen.

Gandia (Herrialde Katalanak) izango du kontrario azkeneko kanporaketan, eta datorren larunbatean jokatuko dute joaneko partida, Azpeitian (18:30).

Valentziako erkidegoan dago Gandia herria, eta 80.000 biztanle inguru dauzka. Aipatutako saskibaloi kluba 1993an sortu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide