Lagun Onakek Hirugarren Mailan jarraituko du

Uztarria.eus 2010ko mai. 23a, 23:05

Reala Bk Bigarren B Mailarako txartela lortu du gaur

Horrek ahalbidetu dio Azpeitiko taldeari salbazioa

Lagun Onak Futbol Taldeak Espainiako Hirugarren Mailan jarraituko du, beste urtebetez behintzat. Izan ere, gaur (igandea) arratsaldean Reala Bk maila horretatik Bigarren Bra igoera lortu du, Oyonesaren aurka; joanekoan 3-0 irabazi zuen eta gaur 0-1.

Maiatzeko bigarren asteburuan bukatu zen Hirugarren Mailako denboraldia eta, nahiz eta Lagun Onakek garaipena lortu azken partidan Zallaren aurka (4-2), ez zuen mailari eustea ziurtatu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide