Azpeitiko taldea Herriartekoaren finalerdietarako sailkatu da Bergaran

Uztarria.eus 2010ko mai. 24a, 11:05

Hirutik bi partida irabazi zituen talde azpeitiarrak

Datorren astebukaeran Donostiaren aurka jokatuko du finalaurrekoaren joanekoa

Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkartea Herriarteko 42. Pilota Txapelketa-Kutxa Sariko finalerdietarako sailkatu zen herenegun, Bergarako taldeari 2-1 irabazita. Aurreko astean joaneko partidetan lortutako emaitza errepikatu zuten azpeitiarrek, eta honenbestez, finalaurrekoa jokatzen hasiko dira datorren astean, Donostiaren kontra, etxetik kanpo.

Faboritoak kanporatuta

Iazko txapelduna gainetik kendu du Azpeitiko taldeak, Bergaran hiru partidetatik bi irabazita. Aurreneko norgehiagokan, Azpeitiko kadeteak irabazten hasi ziren baina 13-8 ari zirela partida goitik behera aldatu zen eta azpeitiarrek ez zuten tanto gehiago egin; hala, 22-13 galdu zuten. Jubeniletako neurketan, Ilunpekoek 22-12 markagailuarekin lortu zuten garaipena. Eta senior mailako azken partidan, erraz irabazi zuten azpeitiarrek (22-10).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide