Aldi baterako zortzi langile behar ditu Udalak

Uztarria.eus 2010ko mai. 24a, 12:05

Hiru lorezain, hiru igeltsero eta bi margolari behar dituzte

Horretaz gain, udan, turismo informazio bulegoan lan egiteko pertsona bat behar dute

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Toki Korporazioen arteko lankidetza hitzarmen baten bidez, aldi baterako zortzi lanpostu eskaini ditu Azpeitiko Udalak.

Hiru lorezain, hiru igeltsero eta bi margolari behar dituzte, eta lana ekainean hasi eta lau hilabetez aritzeko izango da.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, www.redtrabaja.es webgunean sartu beharko da gaurtik aurrera eta izena emateko azken eguna, hilaren 31a izango da.

Turismo bulegoa

Udalak, udan turismoko informazio bulegoan lan egingo duen pertsona bat behar du. Lana abuztuaren 3tik irailaren 2ra arte izango da, eta izena, ekainaren 30era arte eman ahal izango da www.redtrabaja.es webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide