Sindikatuek greba deitu dute gaurko sektore publikoan

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2010ko mai. 25a, 10:05

ELA, LAB, EILAS, ESK eta Hiru sindikatuek deitu dute greba

Azpeitiko udaleko langileek greba egingo dute, gutxieneko zerbitzuak mantenduz

Azkeneko albisteak: (maiatzak 25, 10:08). Udalean gutxieneko zerbitzuak daude martxan

(maiatzak 25, 10:15)Liburutegia, igerilekua, kiroldegia eta gainontzeko eraikin publikoak itxita daude. Anbulatorioa ere gutxieneko zerbitzuak ari da eskaintzen

ELA, LAB, EILAS, ESK eta Hiru sindikatuek Hego Euskal Herriko sektore publikoko 145.000 langileak grebara deitu dituzte biharko, Espainiako Gobernuak defizita murrizteko iragarritako neurriei aurre egiteko. Funtzionarioen soldaten jaitsieragatiko greba deialdiak jarraipen ezberdina izango du Azpeitian ere.

Hezkuntza

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik ateak itxita izango ditu gaur. Gainontzeko ikastetxeetan, irakasle bakoitzak erabakiko du grebaren aurrean zer jarrera hartu. Dena dela, kasu horietan guztietan gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituzte.

Udala

Udalei dagokionez, Azpeitiko udaleko langileek greba egingo dute, gutxieneko zerbitzuak mantenduz.

Anbulatorioa

Anbulatorioetan langile bakoitzak erabakiko du grebari nola erantzun, eta gutxieneko zerbitzuak bermatuta egongo dira.

(maiatzak 25, 10:08) Udaleko langileak greba egin dute eta gutxieneko zerbitzuak mantendu dituzte.

(maiatzak 25, 10:15) Liburutegia, igerilekua, kiroldegia eta gainontzeko eraikin publikoak itxita daude greba dela eta. Anbulatorioa ere gutxieneko zerbitzuak ari da eskaintzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide