Pagoetako VII.Mendi Lasterketa jokatu zen joan den igandean, hilaren 23an. Hainbat lagunek hartu zuten parte eta Xabat Manzisidor azpeitiarrak podiumean sartzea lortu zuten.
Manzisidorrek bigarren postua eskuratu zuen, eta eskualdeko lehena izateagatik Hitza saria jaso zuen. Lehen postua lortu zuen Didier Zagoren errekorretik (01:01:14) nahiko urrun amaitu zuen lasterketa azpeitiarrak (01:06:30).