Mireia Epelde Euskadiko txapeldun

Uztarria.eus 2010ko mai. 25a, 13:05

Asteburuan bi lasterketa irabazi, eta Euskadiko txapeldun izan da txirrindulari azpeitiarra

Aste honetan Espainiako selekzioarekin kontzentrazioan dago Segovian (Espainia)

Mireia Epelde txirrindulari azpeitiarrak bigarren urtez jarraian Euskadiko txapeldun izatea lortu du.

Joan den asteburuan hiru lasterketa izan zituen Lointek taldeko txirrindulariak, eta hauetatik bi irabazi ondoren, Euskadiko txapeldun izendatu zuten. Larunbatean Sopelan 100km-ko lasterketa irabazi zuen, eta igandean Betelun jokatu zuen 3km-ko kronoeskalada ere bai.

Aste honetan Segovian (Espainia) dago Espainiako selekzioarekin, eta igandean lasterketa izango du Murcian (Espainia).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide