Merkatariek Bertan Eguna antolatu dute larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 26a, 11:05

Herriko plazan karpa handi bat ezarri, eta bertan merkatari elkarteko 29 dendek jarriko dute postua

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak "erakuslehio bat kalera ateratzeko asmoarekin" antolatu du egun hau

Azpeitiko Bertan Merkatarien Elkarteak "erakusleiho bat kalera ateratzeko asmoarekin", aurrenengo Bertan Eguna antolatu du larunbaterako. "Merkatariok ez geneukan gure eguna, eta egun hori edukitzea erabaki dugu. Hala, Bertan Eguna antolatu dugu, era horretan elkartearen erakusleiho bat kalera ateratzeko aukera izango baitugu", esan dute.

Gaur egun Bertan Azpeitiko 123 merkatarik osatzen dute. "Era guztietako dendak biltzen ditu elkarteak". Baina larunbatean Bertan Egunaren baitan herriko plazan jarriko duten karpa handian elkarteko 29 merkatarik jarriko dute postua. "Era horretan, erdigunetik kanpo dauden dendek euren produktuak-eta ezagutzera emateko aukera izango dute".

Horretaz gain, karpako postuetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean, landaetxe batean asteburuko egonaldia zozkatuko dute.

Bertan eguneko egitaraua

Azpeitiko Bertan Merkatarien Elkarteak Bertan Eguna antolatu du larunbaterako. Herriko plazan karpa handi bat jarriko dute eta barruan elkarteko 29 merkatarik ezarriko dituzte postuak.

10:00. Herriko plazan jarriko duten karpa irekiko dute. Karpa barrua Referee disko-jartzaileak girotuko du eta karparen kanpoaldean Lazkaoko talogileen postua egongo da, jatekoarekin eta edatekoarekin.

14:00. Karpa itxi egingo dute.

16:30. Berriro karpa irekiko dute. Plazan buruhandiak ibiliko dira eta haurrentzako eskulan tailerrak jarriko dituzte.

18:00. Udaletxeko arkupetan, Referee disko-jartzailearen emanaldia izango da.

20:00. Karpa itxi egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide