Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak gaur odola ematera deitu dituzte herritarrak. Hala, odola eman nahi dutenek horretarako aukera izango dute Azpeitiko anbulatorioan, 18:00etatik 21:00etara bitartean.
Azpeitian hilero biltzen dute odola, eta hileko azken asteazkena izan ohi da horretarako eguna. Hori horrela, ekainekoa hilaren 30a izango da.