Euskaltegiak ekainerako ikastaroak antolatu ditu

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 26a, 11:05

Udal Euskaltegiak EGA titulua eta HABEren hirugarren mailakoa ekaina eta iraila bitartean ere eskuratu ahal izango da

Horrela ikasleek, ikastaroa bi garaitan egiteko aukera izango dute

Udal Euskaltegiak urteroko uztaila-iraila bitarteko ikastaroaz gain, ekaina eta iraila bitartean ere EGA titulua eta horren baliokidea den HABEren hirugarren mailakoa eskuratu ahal izateko ikastaroa egiteko aukera eskainiko du.

Beraz, euskaltegian izena ematen duten ikasleek, euren beharren arabera, ikastaroa bi garaitan egiteko aukera izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide