Bai Udalbiltzari Sarea jarri dute martxan, sostengua biltzeko

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 26a, 11:05

Larunbaterako lan bilkura deitu dute Urretxun, eta bertara Udal hautetsiak eta hautetsi ohiak gonbidatu dituzte

10:30ean jarri dute hitzordua, Urretxuko Labeaga aretoan

Euskal Herriko udaleko hainbat ordezkarik eta hautetsik indarrak batzea erabaki dute eta Bai Udalbiltzari Sarea osatu dute, Udalbiltzaren aurka egingo duten epaiketaren aurrean. "Bai Udalbiltzari Sarea salaketa eta sostengu sarea da, eta bere jarduerak hasiera eta bukaera izango du Udalbiltzaren kontrako epaiketarekin batera", esan dute. Bere egiteko nagusia da, ahalik eta udalerri gehienetara eramatea Udalbiltzaren kontrako epaiketa salatzeko eta bertako auzipetuek sostengatzeko ekimenak.

Ahalegin horretan, lan bilkura deitu dute larunbaterako, Urretxuko Labeaga aretoan. 10:30ean jarri dute hitzordua, eta bertara Euskal Herri osoko udal hautetsi eta hautetsi ohiak gonbidatu dituzte.

Uztailaren 15ean hasiko da Udalbiltzaren kontrako epaiketa Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 22 lagun daude auzipetuta, horien artean Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra daude. Epaituentzat 10 eta 23 urte arteko zigorrak eskatzen dituzte. "Auzi honek herrialde eta udalerri guztien arteko elkarlana, auzolan instituzionala delitu bilakatu nahi du, eta horrek guztiz hankaz gora jartzen du demokraziaren kontzeptua bera", salatu dute.

Uztarria aldizkariak Odriozola eta Etxezaharreta, Azpeitiko eta Hazparneko auzipetuak, elkarrizketatu zituen 2008ko otsaileko zenbakian .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide