Olatz Izagirreren euroaginduari buruzko epaia emateko datu gehiago eskatu ditu Paueko Auzitegiak

uztarria.com, Berria.info 2010ko mai. 26a, 12:05

Carlos Renedo, Asier Coloma eta Gaizka Likona gazteen aurkako euroagindu eskaerak onartu egin ditu epaileak

Frantziako poliziak maiatzaren 6an atxilotu zituen lau gazteak, Lapurdin: Izagirre, Renedo eta Likona Ziburun, eta Coloma Hendaian

Olatz Izagirre Azpeitiko bizilagunarekin batera atxilotu zituzten Carlos Renedo, Asier Coloma eta Gaizka Likona, maiatzaren 6an Lapurdin. Azken hiru gazte horien aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako euroagindu eskaera onartu zuen atzo, maiatzak 25, Paueko Auzitegiko epaileak. Aldiz, Izagirre Azpeitiko bizilagunaren kasuan erabakia hartzeko nahiko informazio ez duela, eta aztertzeratu egin du bere erabakia. Hala, informazioa gehiago eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari. Ekainaren 8an epaia ematekotan da epailea.

Izagirre urnietarra da, baina Azpeitian bizi zen joan den azaroaren 23an Guardia Zibila, Segi gazte mugimenduaren kontra egindako polizia operazioan, bera atxilotzera joan zenean.

Frantziako poliziak maiatzaren 6an atxilotu zituzten lau gazteak, Lapurdin: Izagirre, Renedo eta Likona Ziburun, eta Coloma Hendaian. Han bizi ziren lauak iheslari politikoen gisan; Bizitza erabat publikoa eta normala egiten zuten. Lau atxilotuak Muret Seysseseko kartzelara (Frantzia) eraman zituzten atxilotu ondoren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide