Udaleku irekietako eskuprogramek dituzten akatsak zuzendu nahi dituzte antolatzaileek

Uztarria.eus 2010ko mai. 26a, 13:05

Eskuprogramak ikastetxeetan daude eta datozen egunetotan jasoko dituzte haur eta gaztetxoek

Eskuprogrametako prezioak ez dira zuzenak

Udalak antolatutako udaleku irekietako ekintzen berri ematen duten eskuprogramak ikastetxeetan banatu dituzte, dagoeneko, eta datozen egunotan jasoko dituzte haur eta gaztetxoek. Prezioek akatsak dituzte egitarau horiek eta honakoan dira prezio zuzenak:

Udan Txiki: HH 3ko haurrak. (2006 urtean jaioak)

  • Txanda bakarra: 42 €
  • Txanda biak: 79 €

Udan Koxkor HH4-HH5.(2005ean eta 2004an jaioak)

  • Txanda bakarra: 48 €
  • Txanda biak: 86 €

Udan Jolas: LH1–LH2. (2003an eta 2002an jaioak)

  • Txanda bakarra: 48 €
  • Txanda biak: 86 €

Udan Mugi: LH3–LH4. (2001an eta 2000an jaioak) * - Txanda bakarra: 48 €

  • Txanda biak: 86 €

Udan Alai: LH5-LH6. (1999an eta 1998an jaioak)

  • Txanda bakarra: 68 €
  • Txanda biak: 126 €

Udabentura: DBH 1, 2, 3, 4. (1997an, 1996an, 1995ean eta 1994an jaioak)

  • Ekintza bakoitzak bere prezioa dauka.

Gainera, udaleku irekietan izena emateko epea maiatzaren 31an bukatuko da. Herritarrei zuzendutako udalekuak diren arren, Azpeitiko familietara uda pasatzera etortzen diren haur eta gazteek ere eman dezakete izena.

Informazio gehiago behar izanez gero, Gazte Informazio Bulegora joan edo 943 15 71 60 zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide