Ibilaldira joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2010ko mai. 28a, 12:05

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatu du autobusa

Autobusa anbulatorio aurretik aterako da, 09:30etan

Igandean, maitzaren 30ean, Bizkaiko ikastolen aldeko festa, Ibilaldia ospatuko da, Bermeon Marigoran kikunbera lelopean. Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusa jarriko hara joateko.

Autobusa anbulatorio aurretik aterako da, 09:30etan. Joan nahi dutenek 7 euro ordaindu beharko dute. Autobuserako izena emateko 943 151246 telefono zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide