Sanjuandegiko jaiak ekainaren 1etik ekainaren 6ra arte izango dira. Han, epaitegi aurreko aparkalekuan jarri dituzte barrakak eta joan den ostiraletik zabalduta daude.
Bi asteburutan egongo dira bertan tiobiboak. Udaleko Festa Batzordeak jakinarazi duenez, barraka eguna ekainaren 3an, ostegunean, izango da. Egun horretan ,tiobiboetan gutxiago ordainduta ibiltzeko aukera izango da.