Enrike Zurutuza (Ataun, 1917- Azpeitia, 2010) albaitari eta euskaltzalea hil zen atzo, 92 urte zituela. Ataundarra zen jaiotzez, baina aspalditik bizi zen Azpeitian. Bizitzan albaitaria izan zen Zurutuza lanbidez, baina kulturan eta euskalgintzan lan handia egin zuen.
Gaur emango diote azken agurra: 19:30ean izango da haren aldeko hileta elizkizuna Azpeitian, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.
Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen Zurutuza 2003an, Pilar Aizpitarterekin batera.
Uztarria aldizkariak elkarrizketa luzea egin zion 2002an, eta hori ikusteko egin klik hemen.