Txiste kontalariekin hasiko dira Sanjuandegiko jaiak

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 1a, 10:06

Gaur izango dira Idiazabalgo txiste kontalariak Niza tabernan

Bihar eta etzi, kontzertua eta mus txapelketa izango dira hurrenez hurren

Gaurtik igandera bitartean, auzoko jaien baitan, hainbat ekitaldi antolatu du Sanjuandegiko Festa Batzordeak. Gaur, 22:00etan, Idiazabalgo txiste kontalariak ariko dira giroa berotzen, Sanjuandegiko Niza tabernan.

Biharko, Euskal Rocka Berrikusten kontzertua antolatu dute, 21:30etik aurrera, Rocha’s tabernaren atarian.

Ostegunean, berriz, Mus Txapelketa jokatuko dute, 21:00etatik aurrera, Ongi Etorri tabernan. Egun horretan bertan, Sanjuandegiko barraka eguna izango da eta barraketan gutxiago ordainduta ibiltzeko aukera izango da.

Asteburu guztian zehar hainbat ekimen izango dira festen baitan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide