Euskadiko txapelketa irabazi du Iraurgiko infantil nesken taldeak

Uztarria.eus 2010ko eka. 1a, 13:06

Comercial Zabala ISB taldeko neskak txapelketa irabazi ondoren.

Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu zuten txapelketa

Bi partida jokatu eta biak irabazi zituzten

Joan den asteburuan, Iraurgiko infantil nesken taldeak (Comercial Zabala ISB) Euskadiko Txapelketa irabazi zuen Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatutako txapelketan.

Xuban Urangaren neskek jokatutako bi partidak irabazi zituzten: Francisco de Vitoriaren aurka 66-61, eta Betiko Ikastolaren aurka 41-63. Hori dela eta, Euskadiko txapeldunak dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide