Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikalean izena emateko epea ireki dute

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 2a, 12:06

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako lehia uztailaren 4an izango da

Goizeko hamarretan hasiko da, Ezkerretegi baserriaren aurrean

Zuzenien II. Mendi Lasterketa Bertikala uztailaren 4an jokatuko da, 10:00etan, Ezkerretegi baserrian hasita. Lasterkariek banaka irten eta zuzenean Xoxoteko San Inazioren irudira igo beharko dute. Lagun Onak Mendi Bazkunak proban parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Ekainaren 30a arte egongo da horretarako aukera.

Zuzenien proba Euskal Herriko Kopako hirugarren proba izango da, eta gehienez 250 lasterkarik hartu dezakete parte. Izena emateko 20 euro ordaindu behar dira, baina mendian federatuta egonez gero, 15 euro. Izena asteazkenetan, 21:30etik 22:30era, 943-02 58 93 telefono zenbakira deituta eman daiteke, edo bestela www.lagunonakmb.org webgunean. Lasterketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea.

Lasterketak hiru kilometroko luzera du. Irteera 85 metroko altueran dago eta helmuga, berriz, 889 metroan.

Sariak lehen lau gizonezko eta emakumezkoentzako izango dira: lehena, 300 euro, txapela eta garaikurra; bigarrena, 200 euro eta garaikurra; hirugarrena, 100 euro eta garaikurra; eta, laugarrena, 50 euro. Norbaitek marka hausten badu, 150 euroko saria jasoko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide