Kultur taldeek diru laguntzak eskatzeko epea ekainaren 15ean zabalduko dute

Uztarria.eus 2009ko mai. 2a, 13:05

Kultur taldeek uztailaren 15era arte izango dute diru laguntza eskatzeko aukera

Eskaerak udaletxera bidali beharko dira

Udalak ekainaren 15ean irekiko du kultur taldeek diru laguntzak eskatzeko epea. Azpeitiko kultur taldeek 2010erako diru laguntza eskaerak udaletxera bidali beharko dituzte, eta uztailaren 15a izango da horretarako aukera.

Diru laguntza eskaera egiteko taldearen izenak, arduradunaren izena, taldeko partaideen izen-abizenak, taldearen helburuak, 2010erako plangintza eta aurrekontua, eta 2009an Udaletik jasotako diru laguntza eta hori justifikatzen duen txostena aurkeztu behar dira udaletxean.

Informazio gehiago behar izanez gero, Udaleko Kultura Batzordearen zenbakira (943 15 70 68) deitu beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide