Udal udalekuetan izena emateko azken egunak dira

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 2a, 12:06

Gaur amaituko da Udan Txiki, Udan Koxkor, Udan Jolas, Udan Mugi eta Udan Alai udalekuetan izena emateko epea

Epez kanpo ezingo da izenik eman

Azpeitiko udal udaleku irekietan parte hartzeko izena emateko azken egunak dira hauek eta antolatzaileek azaldu dutenez epez kanpo ezingo da izenik eman.

Gaur bukatuko da izena emateko epea honako udalekuetan: Udan Txiki (2006an jaiotakoak), Udan Koxkor (2005-2004), Udan Jolas (2003-2002), Udan Mugi (2001-2000) eta Udan Alai (1999-1998).

Ostiralean, berriz, honakoentzako izena emateko epea itxiko dute: 1997an, 1996an, 1995ean, 1994an urteetan jaiotako haurrentzat. Izena, Gazte Informazio Bulegoan eman daiteke, 943 15 71 60 telefonoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide