Bost domina Igeriketako Euskadiko Txapelketan

Uztarria.eus 2010ko eka. 2a, 15:06

Goian ezkerretik eskuinera, Santi Caballero, Ander Idoeta eta Igor Boo. Behean ezkerretik eskubira, Maider entrenatzailea, Ander Alberdi eta Jose Antonio Idoeta Atzegiko lehendakaria.

Altzan jokatu zuten txapelketa lau igerilari azpeitiarrek

Ander Idoetak urrezko domina lortu zuen, Igor Book zilarrezko bi, eta Santi Caballero eta Ander Alberdik brontzezko bana

Joan den astean, Altzako kiroldegian Igeriketako Euskadiko Txapelketa jokatu zuten lau azpeitiar igerilarik. Ander Idoetak urrezko domina lortu zuen, Igor Book zilarrezko bi, eta Santi Caballero eta Ander Alberdik brontzezko bana zituzten.

Idoetak 25 metro librean irabazi zuen urrezko domina. Igor Book, berriz, bi zilarrezko domina lortu zituen; 25 metro bizkarrean eta 25 metro bularrean. Santi Caballerok eta Ander Alberdik brontzezko domina bana lortu zuten, 25 metro librean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide