Udal aurrekontuez ariko dira gaurko udalbatzarrean

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 3a, 11:06

Udalbatzarra 20:00etan hasiko da

Udal aurrekontuak onartzeaz gain, Soreasuko aparkalekuez, zergez eta Udalbiltza auzia salatzeko sartutako bi mozioren inguruan eztabaidatuko dute

Hileroko udalbatzarra deitu du Azpeitiko alkateak gaurko, eta 20:00etan hasiko da.

Udalbatza Osoaren ohiko bilkurak, besteak beste, honako gai zerrenda jorratuko du gaur: aurtengo Azpeitiko Udal aurrekontuak onartzea; Azpeitiko zerga-agintarauak aldatzea: Soreasuko aparkalekua erabiltzeagatik prezio publikoak ezartzea. Horiez gainera, Udalbiltzaren kontrako auzibidea salatzeko udaletxean sartutako bi mozioren inguruan ere eztabaidatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide