Udal Euskaltegiaren urteurreneko bazkaria

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 3a, 11:06

Ekainaren 19an izango da bazkaria, Kiruri jatetxean

Izena eman edo ordainketa egiteko azken eguna bihar, ekainak 4, izango da

Ekainaren 19rako, Azpeitiko Udal Euskaltegiaren 25. urteurreneko bazkaria antolatu dute.

Urteurrena ospatzeko antolatutako azken ekitaldia izango da. Urte hauetan guztietan era batera edo bestera Euskaltegian ibili diren lagunak elkartzeko asmoa dute.

Kiruri jatetxean izango da bazkaria, 20 euro ordainduta. Bazkaritara joateko izena eman eta ordainketa egiteko azken eguna bihar izango da. Euskaltegiko telefono zenbakia 943 814518 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide