Sanjoanetako pilota partidetarako sarrerak salgai daude dagoeneko

Uztarria.eus 2010ko eka. 3a, 13:06

Ekainaren 18an izango dira partidak, 22:15etatik aurrera

Sarrerak Urrestillako Oto, Ana Mari eta Auntxa tabernetan erosi daitezke, 30 euroren truke

Urrestillako Sanjoan festak gertu direla eta, pilota partidetarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Ekainaren 18an izango dira partidak, 22:15etatik aurrera. Lehenengo partidan Olazabal eta Ladis Galarza, Cecilio eta Idoateren aurka arituko dira. Bigarren partidan, berriz, Gonzalez eta Laskurain, Retegi II eta Barriolaren aurka. Gainera, ETB-k zuzenean eskainiko ditu bi partidak.

Sarrerak Oto, Ana Mari eta Auntxa Urrestillako tabernetan eskuratu daitezke, 30 euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide