Baigerak Kantabriarako irteera antolatu du

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 4a, 11:06

Ekainaren 17an izango da

Irteerarako txartelak hilaren 14tik 16ra bitartean eskuratu daitezke, 30 euroren truke

Baigera Jubilatuen Elkarteak Santillana del Mar eta Comillas (Kantabria, Espainia) herrietara egun-pasa antolatu du hilaren 17rako.

Irteerako txartelak, hilaren 14tik 16ra artean salduko dituzte, Baigerako bulegoan. Irteeran parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira pertsonako. Prezioan, joanetorria eta bazkaria sartuko dira eta 68 lagunentzako tokia dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide