Herriarteko finalerdietako itzulikoa jokatuko du gaur Azpeitiak

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 4a, 12:06

Joanekoan 2-1 irabazi zion Azpeitiak Donostiari, han jokatutako partidan

Gaur, 22:00etan hasiko dira partidak, Azpeitiko Frontoi Txikin

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa Kutxa Sariako finalerdiko itzuliko partida jokatuko dute gaur Azpeitiak eta Donostiak, 22:00etan hasita, Azpeitiko Frontoi Txikin.

Finalerdietako joanekoan Azpeitiak 2-1 irabazi zion Donostiari. Finala, ekainaren 13an izango da Donostiako Atano III.-a pilotalekuan. Beste finalerdia, Oiartzun eta Hernani ari dira jokatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide