Gandia-Iraurgi igoerako partida, zuzenean

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2010ko eka. 4a, 14:06

Larunbatean izango da Zilarrezko LEBera igotzeko lehia, 19:00etatik aurrera; 60-66 egin zuten joanekoan

Iraurgiren webguneak emango du partida, Gandia TBrekin bat eginda

Larunbatean Gandian (Valentzia, Herrialde Katalanak) Lan Mobel Iraurgik Espainiako Zilarrezko LEBera igotzeko partida jokatuko du, 19:00etan hasita, eta Iraurgiren webguneak zuzenean emango du. Izan ere, Gandia Telebistak partida eskainiko du eta Iraurgiren atari digitalak bat egingo du emanaldiarekin.

Lehengo larunbatean jokatu zuten joanekoa, eta Gandia izan zen nagusi: 60-66. Hemen Gandia TBren laburpena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide