Aitor Zulaikak ez du jarraituko Lagun Onak entrenatzen

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 4a, 19:06

Lagun Onak-eko zuzendaritzaren esanetan, Zulaikak berak erabaki du ez jarraitzea

Datorren astean jakinaraziko dute zein izango den entrenatzaile berria

Datorren astetik aurrera entrenatzaile berria izango du Espainiako Hirugarren mailako Lagun Onak futbol taldeak. Aitor Zulaika azpeitiar entrenatzaileak utzi egin du entrenatzaile postua.

Joxe Mari LarraƱaga Lagun Onak Futbol Klubeko lehendakariak azaldu duenez, "Aitorrek berak erabaki du Lagun Onak entrenatzeari uztea. Guk aurreneko eskaintza berari egin genion, baina ez jarraitzea erabaki du. Orain, beste aukera batzuk aztertzen jardun dugu eta datorren astean jakinaraziko dugu zein izango den entrenatzaile berria".

Zulaikak zazpi denboralditan entrenatu du Lagun Onak-eko lehen taldea; 2003-2004ko denboraldian hasi zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide