Zilarrezko LEBera igo da Iraurgi

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 5a, 23:06

Lan Mobel Iraurgikoak gaur Gandian, partidaren ondoren. (ISB)

Gaur, larunbata, 62-73 irabazi dio Lan Mobel Iraurgik Gandiari

Espainiako Estatuko hirugarren maila da

Azken ordua (maiatzak 6, 11:30): Harrera gaur, igandea, 19:30etik aurrera

Iraurgik lortu du igotzea. Hiru kanporaketa irabazi ondoren Espainiako EBA Ligatik Zilarrezko LEB mailara igotzea lortu du Lan Mobel Iraurgik, Espainiako Estatuko hirugarren mailara. Gaur azken kanporaketako itzulikoa jokatu du Gandian eta 11 puntugatik irabazi du, 62-73.

Azpeitian sei puntugatik galdu zuen: 60-66. Beraz, gaur zazpi puntugatik irabazi beharra zeukan, baina hori baino gehiago egin du.

Laurdenak:16-20, 32-33, 53-48 eta 62-73.

Lander Lasa eskoltak (Tolosa, 22 urte) 29 puntu egin ditu.

Udaleko arduradunek azaldu dutenez, bihar (ekainak 6, igandea) Iraurgikoei harrera egingo zaie Azpeitiko udaletxean. Ordua zehaztekotan gelditu dira.

Hemen Iraurgi SBren historia

Azken ordua (maiatzak 6, 11:30): Harrera igandean 19:30etik aurrera. Zehaztu dute harrera ordua; 19:30ean hasiko dute Azpeitiko udaletxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide