Erremonte txapelketako finala erabakita dago

Uztarria.eus 2010ko eka. 7a, 13:06

Etxabe eta Aizpurua II.-a, Matxin IV.-a eta Zubizarretaren aurka ariko dira finalean

Izarraitz pilotalekuan izango da, 18:30etatik aurrera

Azpeitiko XI.Erremonte Txapelketako finalerdiak ostiralean jokatu zituzten, eta erabakita dago dagoeneko zein bikotek jokatuko duten azken partida. Ostiral honetan, hilaren 11an, jokatuko den finalean Etxabe eta Aizpurua II.-a, Matxin IV.-a eta Zubizarretaren aurka ariko dira Izarraitz pilotalekuan, 18:30etatik aurrera.

Joan den ostiralean jokatutako lehen partida Etxabe II.-ak eta Aizpurua II.ak osatutako bikoteak irabazi zuen Agirresarobe eta Barrenetxea IV.-aren aurka. Bigarren partidan, berriz, Matxin IV.-a eta Zubizarreta nagusitu ziren Matxin IV.-a eta Agirrezabalaren aurka, 40 eta 17 irabazita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide