Floren Nazabal Urrezko Aizkolarien Banakako txapeldun

Uztarria.eus 2010ko eka. 7a, 14:06

Nazabalek 20 minutu eta 16 segundu behar izan zituen lanak amaitzeko, Arrospidek, berriz, 22 minutu eta 37 segundu

.23 urtez azpikoetan Oihan Larretxeak eskuratu zuen txapela, eta jubeniletan, Eneko Saralegik

Joan den larunbatean, ekainak 5, Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketako finala jokatu zuten Betharrametako pilotalekuan, 22:30etatik aurrera. XIII. edizioa izan zen aurtengoa, eta Floren Nazabal eta Anjel Arrospide aritu ziren nor baino nor.

Floren Nazabal etxarriarrak seigarren txapela lortu zuen larunbatean, Anjel Arrospideren leaburuarraren aurka. Nazabalek 20 minutu eta 16 segundu behar izan zituen sei lanak burutzeko. Arrospidek, berriz, 22 minutu eta 37 segundu.

23 urtez azpikoak eta jubenilak

  1. urtez azpikoetan, Ugaitz Mugerza mutrikuarra eta Berako Oihan Larretxea aritu ziren aizkoran. Larretxeak 19 minutu eta 32 segundutan bukatu zituen egin beharrekoak. Mugerzak minutu bat eta 13 segundu gehiago behar izan zituen amaitzeko (20.45).

Jubenil mailan, aldiz, Eneko Saralegi eta Eloy Corcherok neurtu zituzten indarrak. Saralegik lortu zuen txapela, eta 7 minutu eta 41 segungu behar izan zituen horretarako. Corcherok,berriz, 9 minutu eta 21 segundu behar izan zituen probak amaitzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide