Uemaren eguneko bazkariko txartelak Azpeitian eskuragai

Uztarria.eus 2010ko eka. 7a, 19:06

Larunbatean izango da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eguna, Mallabian; Azpeitiko Udala 2008an sartu zen Ueman

Bazkarira joateko 943 81 66 99ra deitu behar da

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak larunbat honetan ospatuko du aurtengo eguna, Mallabian, eta hango bazkarira joateko txartelak eskuragai daude Azpeitian, Uemaren bulegoan; 943 81 66 99ra deitu behar da (Sindikatu Zaharra, 2.a).

Uemako kideetakoa da Azpeitiko Udala. 2008ko apirilaren 5ean erabaki zuen sartzea, eta urte bereko ekainaren 14an Azpeitian bertan izan zen mankomunitatearen eguna.

Uztarria herri aldizkariak 2008ko martxoan Uemari buruz egindako erreportajea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide