Kanpoko igerilekua larunbatean zabalduko dute

Uztarria.eus 2010ko eka. 10a, 12:06

Irailaren 12ra arte egongo da zabalik estaligabeko igerilekua

Egunero ordutegi bera izango du: 11:00etatik 20:00etara

Kanpoko igerilekua larunbat honetan, ekainaren 12an, irekiko dute. Aurten irailaren 12ra arte egongo da zabalik.

Igerilekuaren ordutegia astegunetan eta jaiegunetan berdina izango da. Egunero egungo da zabalik; 11:00etan irekiko dute, eta 20:00ak arte zabalik izango da.

Estaligabeko igerilekuko iazko datuak:

  • Kanpoko igerilekua 93 egunez egon da zabalik.
  • Guztira 41.755 bisita izan ditu. Batez beste, eguneko 449 lagun.
  • Ekainetik irailera bitartean, uztaila izan da jende gehien bildu duena: 15.842 lagun. Ondoren, abuztua (11.580), gero ekaina (10.469) eta azkenik, iraila (3.864).
  • Jende gehien izan den eguna, uztailak 16a izan da: 1.272 lagun.
  • Zabaldutako 93 egunetik, 43 izan dira eguzkitsuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide