Gaur hasiko da Gaztetxeko garagardo festa

Uztarria.eus 2010ko eka. 10a, 14:06

Aurtengoa antolatzen duten laugarren aldia da, eta gaur (osteguna) irekiko dute 19:00etan

Bihar, ostirala, eta larunbatean ere garagardoa probatzeko parada izango da

Azpeitiko Gaztetxeak 4. Garagardo festa antolatu du, eta gaur, osteguna, hasiko da. Hiru egunetan izango da garagardoa probatzeko parada; gaur (osteguna), ostiralean eta larunbatean.

Honakoa da egitaraua:

Ekainak 10, osteguna (gaur): 19:00etan ireki eta 24:00etan itxiko dute Gaztetxea. Bitartean bertsolariak izango dira giroa alaitzen.

Ekainak 11, ostirala: 19:00etan ireki eta 03:00etan itxiko dute. Reggae kontzertua izango da.

Ekainak 12, larunbata: 17:00etan ireki eta 02:00etan itxiko dute. Erromeria izango da.

Murphi's, Guinnes, Affligen eta Paulaner markako garagardoa izango da festan. Janaria ere bai; plater konbinatuak eta bokatak. Prezioak bereziak izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide