Azpeitiko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, ustez paretetan pintadak egiteagatik

Uztarria.eus 2010ko eka. 11a, 19:06

Bi gazteak atxilotuta Betharram aldamenean.

Josu Urbieta Pou azpeitiarraren atxiloketa salatzeko pintadak egiten ari ziren antza

Biak Azkoitiko Ertzaintzaren komisaldegira eraman dituzte

Azken ordua (maiatzak 12, 11:00): Biak aske utzi zituzten bart gauean

Gaur, ostirala, 16:15ak inguruan, Azpeitiko bi gazte atxilotu dituzte kalez jantzitako ertzainek, Josu Urbieta Pou-ren atxiloketa dela-eta, ustez paretetan pintadak egiten ari zirelako. Biak Azkoitiko Ertzaintzaren komisaldegira eraman dituzte.

Betharram eta Perretxiko artean atzeman dituzte, eta han eduki dituzte orduerdi inguruan biak. Hango lekukoen arabera, kolpeak jaso dituzte bi gazteek; lekuko beraien esanetan, anbulatoriora abiatu baldin badira ere, Azkoitiko bidea hartu dute ertzainek.

Azken ordua (maiatzak 12, 11:00): Biak aske utzi zituzten bart gauean. Atzo, ostirala, bi gazteak libre utzi zituzten 23:30ak aldean. Batek eskuko behatz bat hautsita du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide