Josu Urbietak inkomunikatuta segitzen du, Parisera noiz eramango

uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 12a, 14:06

Atzo Azpeitian egindako manifestazioa. (Urola Kostako Hitza)

Ostegunean atxilotu zuten, ETAko kidea delakoan, eta Limogesko polizia etxean daukate

Atzo berrehun lagunek manifestazioa egin zuten Azpeitian

Josu Urbieta Alkorta Pou-k (Azpeitia, 1978) Frantziako Poliziaren esku segitzen du, inkomunikatuta, Limogesko polizia etxean. Ostegun arratsaldean atxilotu zuten, etakidea delakoan.

Correzeko departamenduan atzeman zuten —Frantzia erdialdean dago—, auto bat lapurtu ondoren, polizia iturriek diotenez. Horien arabera, Urbietak atxilotzeko unean ETAkoa dela esan zuen eta pistola bat aurkitu zioten.

Inkomunikazio aldia legez bost egunekoa da.

Manifestazioa atzo

Urbietaren atxiloketa salatzeko manifestazioa egin zuten atzo Azpeitian 200 lagun inguruk. Aurretik herri batzarra egin zuten udaletxearen arkupetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide