Matxin IV.-a eta Zubizarreta garaile Azpeitiko XI. Erremonte Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 14a, 13:06

Zutik, Julian Kortajarena Kirol zinegotzia, Zubizarreta, Matxin IV.a, Oriamendi enpresako kidea den Matxin II.a. Makurtuta, Etxabe II.a eta Aizpurua II.a, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

.40-33 irabazi zuten Etxabe II.-a eta Aizpurua II.-aren kontra

Hasiera hasieratik egon zen bikote irabazlea aurretik

Joan den ostiralean, ekainak 11, jokatu zen Azpeitiko XI. Erremonte Txapelketako finala, Matxin IV.-a azkoitiarrak eta Zubizarreta aizarnazabaldarrak irabazi zuten txapela. Hauek 40-33 irabazi zuten Etxabe II.-aren eta Aizpurua II.-aren kontra.

Partida luzea jokatu zuten, baina irabazleak hasiera-hasieratik egon ziren aurretik. Oriamendi erremonteko enpresa sortu berria datorren urtean ere Azpeitiko Erremonte Txapelketa antolatzeko prest agertu da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide