Aimar Irigoienek erraz irabazi du Gipuzkoako txapela

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 14a, 13:06

Atzo, igandea, jokatu zen harrijasotzaileen txapelketa, Errezilgo sanantonioetan

Erraz irabazi zuen Irigoienek, baina ez zuen txapelketako marka hautsi

Atzo, igandea, Gipuzkoako Harrijasotzaileen Txapelketa jokatu zen Errezilen, San Antonio jaien baitan. Herritar batek irabazi zuen txapela, Aimar Irigoienek.

Erraz irabazi zuen Irigoienek, baina ez zuen txapelketako marka hautsi. Irigoienek 9.087,5 kilo jaso zituen, Izeta IV.ak 7.975 kilo eta Izeta III.ak 7.500 kilo. Harrijasotzaileen txapelketarekin batera, Orga Jokoa ere jokatu zen Errezilen. Organ onena Jagoba Uranga izan zen, sei plaza eta metro bat eginda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide