Olatz Izagirreren aurkako euroagindua onartu du Paueko auzitegiak

Uztarria.eus 2010ko eka. 15a, 18:06

Datozen egunetan espainiaratua izango da, askatu.org webgunean jakinarazi dutenez

Maiatzaren 6an atxilotu zuten Izagirre, Ziburun

Olatz Izagirreren aurkako euroagindua onartu du gaur Paueko auzitegiak eta datozen egunetan espainiaratua izango da, askatu.org webgunean jakinarazi dutenez. Maiatzaren 6an atxilotu zuten Izagirre, Ziburun. Iazko azaroan Segi erakundearen kontra egindako polizia operazioaz geroztik, Donibane-Lohitzunen bizi zen Olatz Izagirre iheslari politiko gisa.

Orain dela hiru aste eraman zuten lehen aldiz epailearen aurrera, baina orduan erabakia atzeratu egin zuten Paueko Auzitegian, epaia emateko datu gehiago behar zituztela argudiatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide