Lagun Aro GBCk Lan Mobel Iraurgiko Lander Lasa fitxatu du

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 16a, 11:06

Eskolta tolosarrak denboraldi bateko kontratua egin du ACBko taldearekin, bost hilabetez harekin entrenatu ostean

Lasak 2001-02 denboraldian hasi zuen saskibaloiko ibilbidea

Lan Mobel Iraurgi taldeko Lander Lasa (Tolosa, 1988) saskibaloi jokalariak ACBko Lagun Aro GBC taldearekin fitxatu du, datorren denboraldirako, 2010-2011rako. Lasak Iraurgin jokatzen zuen, baina joan den urtarriletik Lagun Aro GBCrekin egin ditu entrenamenduak. Orain hamabost egun, Lan Mobel Iraurgik EBAtik Zilarrezko LEB mailara igotzea lortu zuen; Gandiaren kontrako azken partidan, Lasak 29 puntu lortu zituen.

Lander Lasak 2001-02 denboraldian hasi zuen ibilbidea, Tolosako Adiskideok K.E.-an. Kadete eta junior taldeetan jokatu zuen bertan, 2005. urtea arte. Ondoren, Atletico San Sebastian taldean aritu zen, junior mailan. 2006-07 denboraldian Askatuaken senior taldean jokatu zuen, Espainiako Lehen Mailan. Hurrengo denboraldia Club Baloncesto Atapuerca Universidad de Burgos (Espainiako Lehen Maila) taldean egin zuen. Espainiako Urrezko LEB mailako Autocid Ford Burgos taldearekin ere entrenatu zuen. 2008-09an Lan Mobel ISBn (EBA Liga) jardun zuen. Eta aurten ere Lan Mobel ISBn egin du. Lagun Aro GBCrekin debuta Pau-Orthez taldearen lagunarteko partidan egin zuen, joan den otsailean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide