Amubieta eta Aldalur, Gipuzkoako Dantza Sueltoko txapeldunak

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 16a, 11:06

Maialen Aldalur eta Amets Amubieta, irribarretsu sariarekin. (Urola Kostako Hitza)

Hamabost bikotetatik onena izan zen azpeitiarrena, epaimahaikideen ustez

Bigarren postua Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrek lortu zuten

Pasaia Musikalek joan den larunbatean antolatutako Gipuzkoako Dantza Sueltoko txapelketan bi azpeitiar izan ziren garaile: Amets Amubieta eta Maialen Aldalur. Gipuzkoa osoko hamabost bikotetatik onena izan zen azpeitiarrena, epaimahaikideen ustez. Lauzpabost urtez dantza-bikote izandakoek beste sari handi bat lortu zuten duela bi aste: Bergaran jokatu zuten Euskal Herriko txapelketan bigarren gelditu ziren.

Joan den larunbatekoan bigarren sailkatu ziren Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrak, eta hirugarren postua eskuratu zuten Iker Sanz pasaiarrak eta Lierni Kamio billabonarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide