Realaren autobusak ostegun honetan geldialdia egingo du Azpeitian, 18:30ean

uztarria.com, berria.info 2010ko eka. 16a, 15:06

Azkoititik helduko dira jokalariak-eta Gipuzkoari egingo diote ibilaldian

Lehen Mailarako igoera jarraitzaileei eskertu nahi die klubak

Realak azkenean bihar (osteguna) egingo du autobusean Gipuzkoako ibilaldia, Espainiako Lehen Mailarako igoera jarraitzaileei eskertzeko, klubak gaur jakinarazi duenez, eta geldialdietako bat Azpeitian egingo dute, 18:30ean. Azkoititik helduko da jokalarien-eta autobusa.

Hasiera batean atzo ziren txangoa egitekoak, baina Eusko Jaurlaritzak astelehenean hurrengo egunetarako alerta horia eman zuen euria eta haizeagatik, eta ibilaldia atzeratu egin behar izan zuten.

Bi azpeitiarrek jokatzen dute Realean: Mikel Labakak eta Mikel Aranburuk.

Biharko ordutegia

-09:30. Zubieta (Donostia).

-10:00: Tolosa.

-10:20: Ordizia.

-10:30: Beasain.

-11:00: Zumarraga (geldialdia).

-12:00: Legazpi.

-12:30: Oñati.

-13:00: Arantzazu (lore eskaintza ama birjinari). Bazkaria.

-15:00: Irteera Arantzazutik.

-15:30: Oñati.

-16:00: Bergara (geldialdia).

-17:30: Elgoibar.

-18:00: Azkoitia.

-18:30: Azpeitia (geldialdia).

-19:45: Deba.

-20:15: Zumaia.

-20:25: Getaria.

-20:30: Zarautz.

-21:00: Zubieta (Donostia).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide