Xarlo Etxezaharreta (Hazparne) ez da joango Udalbiltzaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean uztailaren 15ean hasiko den epaiketara, auzipetuta dagoen arren. Arrazoia: "Madrilekin problemak ditugularik, ez gehiago erantzutea" erabaki du, Etxezaharretak berak zehaztu duenez, bere sostengu komitearekin eta Udalbiltzako kideekin batera.
Udalbiltzako 22 auzipetuen artean hura da Ipar Euskal Herriko bakarra da. 22 horietako beste bat Miren Odriozola azpeitiarra da (Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude).
Bada orain bi urte Etxezaharreta ez dela gehiago agertzen Irunen daukan kontrolean: "Ez bainintzen fida, muga ez dut pasatu azken bi urte hauetan". Baldintzapean aske dago. 2003an atxilotu zuten, eta sei hilabeteko espetxe zigorra bete eta 60.000 euroko bermea ordainduta askatu zuten. Eta Madrilera ez joateak erran nahi du ere sos hori ez duela errekuperatuko.
2003ko apirilean egin zuten Udalbiltzaren aurkako operazioa, eta Etxezaharreta urte hartako irailaren 28an atxilotu egin zuten, Durangon. Sei hilabetez eduki zuten preso Espainian.
Auziak 200.000 euroko gastuak sortzea aurreikusi dute.
Xarlo Etxezaharretari 2004an Hazparnen egindako harrera