Azpeitiko EAJk "zorionik beroenak" eman dizkie Iraurgi Saski Baloia Elkarteari eta Ilunpe Pilota Elkarteari lortutako emaitzengatik, "Azpeitiaren izena ona handitzeko eta behar den tokian jartzeko, eta bide batez kirolak berekin dakartzan baloreak, ahalegina eta talde-lana, goratzeko balio izan baitute". EAJren nahia "kirolak azpeitiar guztion elkartze-puntu eta bat egiteko zubi izaten jarraitzea da".