Ikasturte bukaerako jaiak izango dira gaur eta bihar

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 18a, 12:06

Gaur,ostirala, 20:00etan hasita Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolako ikasturte amaierako jaialdia izango da

Bestalde, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik bihar, larunbata, egingo du ikasturte amaierako jaialdia, 11:00etan hasita

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolak ikasturte amaierako jaialdia egingo dute gaur, ostirala, 20:00etan, Azpeitiko Udal Polikiroldegian. Ondoren, Ikastolan 25 urte lanean jardun dutenei omenaldia egingo diete, eta Batxilergoko ikasleei orlak banatuko dizkiete. Bukatzeko, Urolaldeko Ikastola maitekanta abestuko dute.

Bestalde, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik bihar egingo du ikasturte bukaerako jaialdia. 11:00etan hasita, jolasak, kirol saioak, bazkaria, orlen banaketa ekitaldia, antzerkia eta abar izango dira egun osoan zehar.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide